Mikel Otxoteko. Artista, ikertzailea eta unibertsiteko irakaslea
Nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neo-materialism doktoretesiarekin, Manuel DeLanda zinemagileak New Yorkeko Pratt Institute of Art & Designen ikertzaile bisitari gisa egindako gonbidapenarekin.
Dance & Drill edo Algunos cabos sueltos bezalako ikerketa proiektu artistikoak garatu ditu, proiekzioetan eta erakusketetan gauzatuz Toulouseko Musée d’Art Contemporain Les Abattoirs, Valentziako Centre del Carme Cultura Contemporánea edo Londresko The Rag Factory bezalako lekuetan. Bere azken film dokumentala, Invierno (2019), Bilboko Zinebi, Cinespaña eta Toulouse-ko zinemaldietan ikusi ahal izan da.
Hemen herensugeak daude proiekturako ekoizpen artistikoko egonaldiak egin ditu Saint-Pierre et Miquelon eta Puerto Rico uharteetan, Itsasertzeko Ikasketen Diziplinarteko Zentroak eta Sea Grant Programak (biak Puerto Ricoko Unibertsitatekoak), eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta.
Webgune honek Eusko Jaurlatitzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du.
Buenos Aires hiriak elkarren segidako migrazio-uhinek eratu dute. Historikoki bertako auzoei forma eman dieten italiar, galiziar, euskal eta beste jatorri batzuetako komunitateei beste migrazio-fluxu batzuk gehitu zaizkie gaur egun, besteak beste Paraguaitik, Boliviatik eta Perutik etorritakoak. Geruza anitzez osatutako lurralde horretan hainbat indar ari dira gaur egun eraldaketa-prozesuak bultzatzen: higiezinen presioa, gentrifikazioa eta turistifikazioa, eraikin historikoen eraispena eta dorreen eraikuntza, merkataritzaren eta zerbitzuen eraldaketa, baita espazio publikoaren erregulazio eta kontrolerako mekanismoak ere. Prozesu horien aurrean, auzo-erresistentziak, komunitate-sareak eta ondarea nahiz auzoetako bizimoduak defendatzeko mugimenduak sortu dira.
Proiektuak hiri-eraldaketaren bost eragile identifikatzen ditu: biziraupena, balorizazioa, esklusibotasuna, erregulazioa eta kontserbazioa. Bakoitzak lurraldea ekoizteko logika desberdin bat adierazten du: bizitza bermatzea, lurzoruari balioa ateratzea, bereizketa sortzea, lurraldea antolatzea eta kontrolatzea, edo bizimoduak, harreman-sareak eta pertenentzia-formak eustea.
Indar horiek ez dute modu isolatuan jarduten. Elkar gainjartzen dute, elkarri eragiten diote eta gatazkan sartzen dira, hiri-konfigurazio ezegonkorrak sortuz. Instalazioak harreman horiek esperimentatzera gonbidatzen du, Buenos Airesen mapa ireki eta aldakor baten bidez; mapa horretan, bisitariek dinamika desberdinak konbinatu, lekuz aldatu eta gainjarri ditzakete. Mapak ez du hiri bakar bat irudikatzen, baizik eta indar horien arteko elkarrekintzatik sortzen diren hiri anitzak.
Estas fuerzas no actúan de manera aislada: se superponen, se afectan y entran en conflicto, produciendo configuraciones urbanas inestables. La instalación propone experimentar estas relaciones mediante un mapa abierto y cambiante de Buenos Aires, sobre el que los visitantes pueden combinar, desplazar y superponer diferentes dinámicas. El mapa no representa una ciudad única, sino las múltiples ciudades que emergen de la interacción entre estas fuerzas.
Buenos Airesko MUNTREF Museoan bakarkako erakusketa.
Ekoizpena: Bitamine, EAS/EZE (Euskal arte garaikidearen nazioartekotze programa).
Medialab, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, Tabakaleraren laguntza eta lankidetzarekin.
Argi-panelen instalazioa (140 × 90 cm-ko metakrilatoa, metala eta LED neon argia) eta metakrilatozko fitxez osatutako mapa interaktiboa.